2010/12/22

URTE BERRI ON OPA DIZUEGU!!!

OLENTZEROREN ETXEA

Kaixo lagunok:
4 eta 5 urteko umeak gara.
ATZO OLENTZEROREN ETXEAN EGON GINEN ETA PRIMERAN IBILI GINEN, NAHIZ ETA EGURALDIA OSO KASKARRA IZAN.
EUSKAL HERRIKO PERTSONAIA MITOLOGIKOAK IKUSI GENITUEN: MARI, TARTALO, LAMIAK...
OSO POLITA IZAN ZEN DENA ETA POZ-POZIK IBILI GINEN.
Bihar ere jaia izango dugu, OLENTZERO EGUNA OSPATUKO DUGULAKO.
ONDO PASA GABONAK ETA ZORIONAK ETA URTE BERRI ON.
MM


Hola amigos:
Somos los niños de 4 y 5 años. Ayer estuvimos en la casa del Olentzero y a pesar del mal tiempo lo pasamos fenomenal.
Vimos los personajes mitológicos de Euskal Herria:MARI, TÁRTALO, las LAMIAS,..
Todo fué muy bonito.
Mañana jueves también tendremos fiesta porque celebraremos el día de Olentzero.
FELICES FIESTAS Y AÑO NUEVO.

GABONAK OSPATZEN


3 URTEKO UMEAK GARA. MARIAN ETA RAKEL ANDEREÑOEN UMEAK. ATZO TXIKI TXOKORA JOAN GINEN ETA OSO ONDO PASATU GENUEN. ARGAZKI BAT DENOK IKUSTEKO JARRIKO DUGU.

2010/12/16

2010/11/25

GAUR ARRIAGARA

Gaur goizean 3. ,4. eta 5. kurtsoko guztiok Arriaga antzokira joan gara. Oso pelikula polita ikusi dugu: "TOY STORY 3". Oso ondo pasatu dugu eta Arriaga Antzokia izugarri gustatu zaigu: jauregi bat ematen du!!



Hoy por la mañana hemos ido a Bilbao al teatro Arriaga. Hemos visto una pelicula muy bonita que se titula "TOY STORY 3". Nos ha encantado a todos. También nos hemos quedado con la boca abierta cuando hemos visto el teatro. Es muy bonito por fuera, pero sobretodo, por dentro.
Vosotros también podeis verlo en estas fotografías !A DISFRUTAR!

2010/11/17

In the United States "Thanksgiving day" is celebrated on Thursday, November 25th. This holiday is to express thankfulness and gratitude to God, family and friends for which all have been blessed of material possessions and relationships.
El jueves, 25 de noviembre, se celebra en Estados Unidos "el día de acción de gracias". Es una fiesta para dar gracias a Dios, a la familia y a los amigos por los bienes, familiares y amistades con los que hemos sido bendecidos.

2010/11/10

2010/11/08

IGELA MANUELA 4ºA


Somos los alumnos de 4º y os vamos a explicar que es el proyecto LA RANA MANUELA.


Durante tres días vino una chica a nuestra escuela a hablarnos de las culturas de otros países.

Hicimos trabajos manuales, juegos y canciones de otros países.

Y para terminar el cuarto día, preparamos un concierto.

Esta actividad se ha hecho desde 1º hasta 4º curso en modelo A y D.

Ha sido un proyecto muy interesante para conocer otras culturas.

2010/11/07

IGELA MANUELA- 3.D

Oso polita izan da zeren eta marrazkiak egin ditugun eta gainera abestu eta jolastu dugu. (Aritzek eta Luisek diote).

Asko ikasi dugu beste herrialde batzuetako kantak eta jolasak ikasi ditugulako eta orain badakigu munduko beste leku batzuetan ezberdin abesten eta jolasten dutela(Aarón eta Alba)

Nerearekin oso ondo pasatu dugu. Berak agindu zigun gure haurtzaroaren oroitzapenak marrazteko. (Yaiza, Iker eta Jasone).

Azken eguneko kontzertuan oso pozik geunden guztiok, klaseetan ikasitakoa besteei irakusten(Irati)

Gustatuko litzaiguke berriro egitea eta beste herrialde batzuetako kanta eta jolas berri batzuk ikastea. (Paula, Ricardo, Angel, Ahmed, Irati eta Janire)

IGELA MANUELA 2.D2

IGELA MANUELA KONTZERTUA

2010/11/05

IGELA MANUELA- 4.D



4. mailako ikasleak gara eta IGELA MANUELA proiektua zer den azalduko dizuegu.

Hiru egunean zehar neska bat etorri zen gure eskolara beste herrietako kulturei buruz hitz egitera .

Esku-lanak, beste herrialdeetako jolasak eta abestiak egin genituen.

Laugarren egunean, amaitzeko, kontzertu bat prestatu genuen.

Ekintza hau 1. mailatik 4.era egin zen.

Proiektua oso interesgarria izan da beste kulturak ezagutzeko.

2010/10/26

WELCOME ENGLISH!!!

This year,in 4th level,we will do ART and MUSIC in english. 
ARE YOU READY? 

Aurten,4.mailan,Plastika eta Musika ingelesez ikasiko ditugu.
PREST ZAUDETE?

Este año,en 4ºcurso,haremos la Plástica y la Música en inglés.
¿ESTAÍS PREPARADOS? 


BARTZELONAN


Esto es un avance de las escuelas viajeras de este año.Si queréis ver más clica aquí

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Kaixo irakurleak.

Urriaren 22an, ostiralean, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Bilboko Sarriko auzoan aurkitzen den Goi Mailako Musika Eskolara joan ginen kontzertu didaktiko bat ikustera.
Metroz joan ginen bertara eta oso jarduera interesgarria izan zen.
Kontzertuan, instrumentuen eta musikaren laguntzaz, Juan Krisostomo Arriagaren bizitza kontatu ziguten.

Oso ondo pasatu genuen, ia datorren ikasturtean ere horrelakoren bat egiten dugun!

2010/10/21

3. eta 4. KURTSOKOAK KONTZERTURA!

3. eta 4. kurtsokoak atzo, urriak 20, Bilbora joan ginen kontzertu bat entzutera. Metroa jendez beteta zegoen baina guztiok jezarrita joan ginen.
Kontzertua asko gustatu zitzaigun eta neska batek Juan Krisóstomo Arriagaren bitzitza kontatu zigun musikarekin lagunduta. Batzuetan esaten zigun zapiak ateratzeko musika erritmoa eramateko. Batzuk ia, ia lo geratu ziren musikak asko errelajatzen zuelako.
Bueltatzeko zutik etorri ginen eta metroa asko mugitzen zenez oso ondo pasatu genuen.

2010/10/14

6.D BARTZELONAN DAGO

GURE 6.D-KO IKASLEAK eta TXEBI,PASADEN ASTEARTEAN BARTZELONARA JOAN ZIREN.HAN,ZAZPI EGUN EMANGO DITUZTE BESTE ESKOLAKO IKASLE BATZUEKIN BATERA.DUDARIK GABE OSO ONDO PASATUKO DUTELA HANDIK DENA IKUSTEN ETA AZTERTZEN;HONETAZ GAIN,EXPERIENTZIA AHAZTEZINAK EKARRIKO DITUZTE.
BUELTATU ONDOREN,GAUZA ASKO IZANDO DUTE GURI KONTATZEKO.IRRIKITAN GAUDE HAIEK BERRIKUSTEKO ETA ENTZUTEKO.
EZETZ BUELTATU NAHI TOÑIREKIN BERRIRO IKASTERA????
Nuestros alumn@s de 6.D y Txebi se marcharon a Barcelona el pasado martes. Estarán una semana conviviendo con otros niñ@s de otras dos comunidades autónomas .Además de pasarlo fenomenal,conocerán y experimentarán nuevas vivencias que nunca olvidarán.
Aunque nosotros estamos deseando volver a verlos para que nos cuenten lo vivido,
¿A QUE ELL@S NO TIENEN TANTAS DE VOLVER A VER DE NUEVO A TOÑI Y SUS DEBERES?
Era broma... son unos ALUMN@S FENOMENALES,ESTUPENDOS,CARIÑOSOS,....

2010/09/03

2010/06/30

ONDO PASA UDAN! / ¡QUE LO PASÉIS MUY BIEN!

2010/06/26

IPUIN KONTALARIA



Ekainaren 22an ipuin kontalari bat etorri zen Santurtzira eta gu Gernikako Parkera ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun eta barre asko egin genuen.

2010/06/25

Getxo Dinosaurio Parkea



1.,2. eta 5. mailakoak Getxora joan ginen Dinosaurio Parkea ezagutzera.
Eguna lainotuta agertu zen eta ez joateko zorian egon ginen baina azkenean Areetara abiatu ginen animalia erraldoiak ikustera.Bidean poz-pozik genbiltzan eta ilusio handiz zeharkatu genuen itsasadarra.Kaian lasaitasun osoz dinosaurioak zeuden gure zain.Euren begiradapean ibili ginen jolasten eta ikasten.

1.ZIKLOKOAK URKIOLAN



1. eta 2. mailakook Urkiolara joan ginen.Azkenengo txango hau guztiz interesgarria izan zen eta primeran pasa genuen! Mari Anbotoko dama izan genuen lagun eta bere munduari buruzko hainbat datu eman zizkigun.

ONDO PASA OPORRETAN!

2. ZIKLOKOAK URKIOLAN.



Kurtso amaierarako txangoa, 1. ziklokoak bezala, Urkiolara joan ginen. Haiek Marirekin disfrutatu zuten eta guk Urkiolako fauna zoragarriarekin. Urkiolako faunari buruzko bideo interesgarri bat ikusi genuen. Gero, ibilaldi polit bat egin genuen animalia pista joku bat egiteko; eta amaitzeko kutxa itxi batean joan ginen eskua sartzen asmatzeko zein animalia aztarna zegoen barruan. Batzuk beldurrak jota zeuden!!
Oso egun polita pasatu genuen kurtsoari agur esateko.

AGUR ETA UDAZ GOZATU!!

2010/06/15

GETXOKO DINOSAURO PARKEA



Ekainaren 9an 1. D1, 1. D2, 2. D eta 5. D mailakook Getxoko Dinosauroak ikustera joan ginen.

2010/06/02

AREITZ SOROA


ATZO, HAUR HEZKUNTZAKO UMEEK TXANGOA EGIN GENUEN GALDAMESERA.

HAN GAUZA ASKO IKASI ETA EGIN GENUEN:

-OGIA PRESTATU

-SAGAR ZUKUA EGIN ETA DASTATU

-ANIMALIEN EZAUGARRIAK, OHITURAK,... EZAGUTU

EGURALDI EDERRA IZAN GENUEN ETA

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!

2010/05/31

MOVILAB PROGRAMAN 4.D-KOAK.


Kaixo lagunok! Eskolako 4.D-ko neska mutilak pasa den ostiral arratsaldean kamioi baten barruan zegoen laborategi batera joan ginen.
Hor bi tailer egin genituen. Lehenengo tailerrean ikasi genuen zer den argi ultramorea eta hori dela eta, gure hortzek distira egiten zuten. Horretaz aparte, beste gauza asko ikasi genituen. Bigarren tailerrean, berriz, 9 mikroskopio zeuden eta hainbat gauza behatu genituen: tipula baten azala, gatza, txitxiburduntzi baten begiak, ...
Asko ikasteaz aparte oso ondo pasatu genuen.

2010/05/12

HONETAN IRABAZI DUGU: 2-1

Astelehenean 3. eta 4.ko neska-mutilak berriro jolastu ginen kiroldegian Patronatokoen kontra. Oraingo honetan, Mahastietakook txapeldunak izan ginen bi "bakalao" sartu genuelako. Ez gara sailkatu baina, pozik gaude parte hartzeagatik.

HURRENGORARTE LAGUNOK.

2010/04/30

BADITUGU ORDENADORE ERAMANGARRIAK. BAZEN GARAIA!!!




Dagoenekoz, eskolako 5.mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzak bidalitako Notebook, ordenadore txikiak, eta arbela digital bana, geletan ditugu. Horiekin lanak egiten hasi gara. Lehena,bakoitzak bere buruari argazki bat ateratzea izan da. Hori, mahaigainean jarri dugu , ordenadorea pertsonalizatzeko.
Horrez gain, liburuetako gaien informazioa handitzen eta zehazten dugu interneten sartzen. Oso interesgarria da aurkitzen dugun informazioa eta denetarik ikasten dugu, segurtasunez, noski.
Arbela digitala(PDI) izugarri gustatzen zaigu. Horretan, egunero, egunkarietako berriak konsultatzen ditugu eta gure herrian eta munduan izaten diren gertaerak komentatzen ditugu. Gainera, egiten ditugun lanak, ikusi eta zuzen ditzakegu denen artean, pantailan agertzen zaizkigulako eta ...
Animatzen zaituztegu etortzeko zuen andereño/ maisuekin gure gelara material berri hau ezagutzeko.
Zuen zain gaude . 5. D gelakoak

2010/04/28

GURE NESKA-MUTIL KIROLARIAK


Jokalariak:
Kristina,Nerea,Naiara,Iñigo,Mikel,Maider,Asier,Eneko,Gorka eta Mikel

Gaur,apirilak 28,eskolako 3. eta 4.mailako neska-mutilek Santurtziko Olinpiadetan parte hartu dute,futbolean hain zuzen ere.
Izugarrizko lana egin dute Patronato eskolako umeen kontra. Nahiz eta gaur ez irabazi,hurrengo maitzaren 10ean zihur zorte gehiago izango dutela,horrela espero dugu.

EA JOATEN ZARETEN GURE FUTBOLARIAK ANIMATZERA!!!!

2010/03/24

MUNDUKO ESKULANAK

ASTEARTEAN ETA OSTEGUNEAN EGIN GENITUEN TAILERRAK PRIMERAN IRTEN ZIREN, OSO ONDO PORTATU GINEN.

Asteartean patioan egin genituen eguraldi ederra egin zuelako eta ostegunean, berriz, aretoan eta gimnasioan.

Aukera dugu atera genituen argazkiak hemen ikusteko.

ONDO PASA OPORRAK!

2010/03/22

MUNDUKO ESKU-LANAK

Aste honetan munduko esku-lanak egingo ditugu patioan .
Asteartean 1., 2. eta 3. mailetakoak irtengo dira eta ostegunean 4., 5. eta 6.mailetakoek egingo dituzte.
Musika tresnak, txanoak, dominak , jokoak... eraikiko ditugu.
Gorde ondo egindako lanak; ikasturte amaieran prestatuko dugun erakusketan erakutsi ahal izateko.
EZ AHAZTU MORETXUREN KAMISETA ETA BISERA ETA JEITSI DENOK ESTUTXEA, ARTAZIAK ETA PEGAMENTOA.

ONDO PASA LAGUNOK!

AHMED ALLAH 2.D

2010/03/21

OPORRAK GURE ZAIN!!!

Datorren ostiralean,martxoak 26,Aste Santuko oporrak hartuko ditugu.Ziur irrikitan zaudetela,guk maisu-andereñoak ere bai. Ikasturtea aurrera doan neurrian gehiago kostatzen zaigu.Hori dela eta, deskantsatzea eta beste gauza batzuk egitea merezi dugu.

APROBETXAZUE ONDO PASATZEKO ETA IKASTEAREN GOGOAK BERPIZTEKO.

2010/03/11

ZUHAITZAREN EGUNA 2010

Eskolako 5. mailako ikasleak Kabiezesera joan ginen zuhaitzak landatzera Zuhaitzaren Eguna ospatzeko.Guk landatu genuen zuhaitzak Carpinus Betulus du izena
Hor, Ricardo Ituarte Santurtziko alkatearekin eta beste eskoletako hainbat ikasleekin elkartu ginen.
Amaitu genuenean, landare politak oparitu zizkiguten eta ikasgelan ditugu zaintzeko.
Alkatea gurekin egon zen landatzen eta Tele 7 kaneleko erreportari batek elkarrizketa bat egin zigun eta telebistan atera ginen ostiralean. Oso guapoak gainera!!!Orain zuek hemen duzue aukera gure argazkiak ikusteko klik eginez.


2010/02/25

PELIKULA BAT : "WINKYREN ZALDIA"

Atzo zinemara joan ginen pelikula bat ikustera :"Winkyren zaldia".
Winky Txinatik etorritako neska bat zen. Holandara joan zen bere aita ikustera. Winky eskolara joan zen eta lehenengo eguna gogorra egin zitzaion ezer ulertzen ez zuelako, gainera lagunik ez zuen. Bakarrik sentitzen zen. Egun batzuk pasatu ondoren lagunak egin zituen eta gauza berriak ikastera lagundu zioten.
Gu gelako ume etorri berriekin jolasten gara eta euskaraz hitz egitera laguntzen diegu bakarrik ez sentitzeko.

Alba eta Jasone 2.D

2010/02/23

AITA AGRADECIDO CON AMPA(Asoc.de Padres)

Ya que estamos, me gustaría mandar un saludo a las chicas de la Asociación de Padres y Madres por el trabajo que han hecho para organizar cosas como la fiesta de Navidad o la de Carnaval. Las cosas se pueden hacer bien o mal pero primero hay que ponerse a hacerlas y por eso va mi felicitación, por un trabajo además de hecho,bien hecho.
GRACIAS Y ÁNIMO.
El aita de ALBA

KARRAMARRO LEHIAKETA IRABAZI DUGU!

Kaixo lagunok! 4.D kurtsoko neska-mutilak gara eta oso pozik gaude. Badakizue zergatik?Ba begira, aurreko Karramarro aldizkariko lehiaketan parte hartu genuen eta irabazi genuen. Gaur, oparia ailegatu zaigu: liburu batzuk eta kamiseta bana. Oso politak dira. Argazkian ikus ditzakezue.

Anima zaitezte eta zuek ere parte hartu hurrengoan.

MUSIKA KONTZERTUA

Otsailaren 18an 1. eta 2. mailakook Sarrikoko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatoriora joan ginen Bilbao Orkestra Sinfonikoa entzutera. Primeran pasatu genuen!!!

Orkestra honek "El Moldava" (Morava) poema sinfonikoa jo zuen. Morava Txekiar Errepublikako ibairik handiena da.

Musikak ibai handi honen ibilbidetik eraman gintuen kontatzeko nolakoak diren herri txekiarrak, ibaiaren jaiotza eta ur-emaria, ezkontzak, ehiza, egunsentia, gaua,...

Konposizio musikala txirulen melodia eta biolinen harien "pizzicatoarekin" hasten da ur tantak eta ibaiaren soinua egiteko.


2010/02/19

ZER ONDO KONTZERTUAN!!!

Kaixo! 4.A-koak gara . Gaur 3. eta 4. kurtsokoak kontzertu bat entzutera Bilbora joan gara. Metroz joan gara. Jende asko zegoen eta gu ondo portatu gara. Guztiok entzun dugo Bilboko Orkesta Sinfonikoa eta instrumentu asko zeuden: bibolina, txirula, kontrabajoa, triangelua, danborra, arpa, ... Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu.

2010/02/05

AGATE DEUNA

Gaur, "Mahastiak" Irratian gogoratu digutenez, Agate Deuna eguna da.
Horregatik atzo arratsaldean kalera abestera irten ginen.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak, erromeriak...
Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura , makila bana eskuan hartuta eta baserritar arropan, dirua edo janaria biltzen etxez etxe ibiltzea eta bitartean bertso eta kopla ugari abestea da.


Agate Deuna bezperan kalera irtetzea kantatzera Euskal herriko ohitura zahar-zaharra da eta herri guztietan egiten da;beraz, ez dugu galdu behar.

Primeran abestu genuen bideo honetan ikus dezakegunez.

2010/01/09

4.D-koak IRRATSAIOAN

ZER ONDO PASATU DUGUN IRRATIAN!

Urtarrilaren 8an 4. kurtsokook irratia egin genuen. Badakizue hilean behin egiten dela eta guri suertatu zaigu hil honetan. Urduri samar geunden baina, oso ondo egin genuen. Gauza asko kontatu genituen: bitxikeriak, horoskopoa, txisteak, … Txistea bideoan ez dagoenez hona doa:

- Ama, limoiek lumarik dute?
- Ez.
- Ba, orduan uste dut kanarioa zukutu dudala.

Guk egindako gauzak berriro entzun nahi baduzue edo lehiaketaz ez bazarete gogoratzen gure bideoa begiratu.

Agur eta zuei gustatzea espero dugu.