2010/03/11

ZUHAITZAREN EGUNA 2010

Eskolako 5. mailako ikasleak Kabiezesera joan ginen zuhaitzak landatzera Zuhaitzaren Eguna ospatzeko.Guk landatu genuen zuhaitzak Carpinus Betulus du izena
Hor, Ricardo Ituarte Santurtziko alkatearekin eta beste eskoletako hainbat ikasleekin elkartu ginen.
Amaitu genuenean, landare politak oparitu zizkiguten eta ikasgelan ditugu zaintzeko.
Alkatea gurekin egon zen landatzen eta Tele 7 kaneleko erreportari batek elkarrizketa bat egin zigun eta telebistan atera ginen ostiralean. Oso guapoak gainera!!!Orain zuek hemen duzue aukera gure argazkiak ikusteko klik eginez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario