2010/10/21

3. eta 4. KURTSOKOAK KONTZERTURA!

3. eta 4. kurtsokoak atzo, urriak 20, Bilbora joan ginen kontzertu bat entzutera. Metroa jendez beteta zegoen baina guztiok jezarrita joan ginen.
Kontzertua asko gustatu zitzaigun eta neska batek Juan Krisóstomo Arriagaren bitzitza kontatu zigun musikarekin lagunduta. Batzuetan esaten zigun zapiak ateratzeko musika erritmoa eramateko. Batzuk ia, ia lo geratu ziren musikak asko errelajatzen zuelako.
Bueltatzeko zutik etorri ginen eta metroa asko mugitzen zenez oso ondo pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario