2009/05/31

BAKARRIK GOIZEZ!!!


DAKIZUENEZ,GUTXI FALTA ZAIGU ORDUTEGIA ALDATZEKO,HAU DA BAKARRIK GOIZEZ ESKOLARA ETORTZEKO.
                YUPIIIIIIIIIII...                                                        

2009/05/29

3.E-KOEK ARTILEZKO ESKUMUTURRAK EGITEN DITUZTE

kaixo lagunok! 3. E mailakoak gara.
Andereñoak plastika sesioan artilezko eskumuturrak egiten erakutsi digu. Kostatu egin zaigu, baina, azkenean lortu dugu. Atsedenaldian etorri ahal zarete eta egiten erakutsiko dizuegu.

Anima zaitezte!!

2009/05/26

ERAKUSKETA LIBURUTEGIAN



Liburutegian, 2009 - 05 - 20 eta 2009 - 06 - 02 arteko egunetan, "ZENBAKIAK GURE HIRIETAN" Erakusketa daukagu.
Anima zaitezte etortzera!!!

2009/05/25

BERTSOLARITZA


KAIXO LEIRE ETA MAIDER GARA!!!!.
5.E-koek Iñigorekin oso ondo pasatu dugu bertsolaritza egiten.
Lehen ez genizkien bertsoak egiten; orain, adibidez,
Zortziko txikiak dakizkigu .
Euskal-astean eskainiko dizkizuegu gure bertsorik onenak.

5.E-ko umeak Guggenheimera


Ekainaren 8an Guggenheimera joango gara guk egindako lanak ikustera eta bertan prentsa aurrea eta ondoren hamaiketako bat eskainiko digute.
Gure gelara artista bat etorri izan da kurtsoaren zehar artea eta euskera lantzeko.Oso ondo pasatu dugu berarekin,bera Jon deitzen da eta asko ikasi dugu berarekin.
GUGGENHEIMERA JOAN AL ZARETE GUK EGINDAKO LANAK IKUSTERA?

"LAS VIÑAS" FUTBOL OLIMPIADETAN


PARTIDUAK IRABAZTEN JARRAITUKO DUGU FINALERA HELDU ARTE ETA SAIATUKO GARA KOPA LAS VIÑASERA EKARTZEN.
AUPA LaS ViÑaS!!!!!!!
Pasa den astean Bihotz- Gazteari irabazi genion.Ostegunean Karmelitasen kontra jokatuko dugu (irabaztea espero dugu).

2009/05/15

6. MAILAKOAK... ABANDORA!

ETA GAUR , BERRIRO, 6. MAILAKOEK IRTEERA BAT IZAN DUTE.
ABANDORA JOAN DIRA, RENFE GELTOKIA BISITATZERA.
Badakizue nola deitzen den Bilboko RENFE azken geltokia?
INDALECIO PRIETO

2009/05/14

DENOK "LA CASILLARA"

Asteartean 5. eta 6.mailakoak Bilbora joan ginen. Han beste eskolako batzuetako milaka ikaslerekin bildu ginen. 
Athletik himnoa denok batera abestea gure asmoa zen baita animatzea ere.
....eta benetan lortu genuen, bai jauna!! Ziur nago Valentziatik entzun zigutela.
Honetaz gain, opari batzuk jaso genuen:kamisetak eta golak ospatzeko tramankuluak.Zoritxarrez gutxi samar astindu behar izan genuen. 

2009/05/12

GOAZEN SERANTESERA!!!


Gaur mendira joan gara,SERANTESERA hain zuzen ere. Egun polita izan dugu tenperaturaren aldetik eta partidua irabaztear dagoelako.

2009/05/11

Athletic Koparen bila



ASTEAZKENEAN ATHLETIC TXAPELDUN!

NOIZ ATERAKO DUGU GABARRA?
Aupa Athletic, KOPA gure eskuetan izango dugu.

2009/05/08

KAMISETAK

Zein politak eskolako kamisetak!!!
Txikia daukazue? Galdu duzue? Ba erosteko aukera dago.
Aprobetza itzazu eskolako beherapenak!!
PREZIOA: 5€

2009/05/07

"GAUR ETA BIHAR SKA-ra"






Gaur Lehenengo Hezkuntzako ikasleak SKAra joan dira.
Han "EL PRINCIPE IVAN" izeneko ipuina entzun eta ikusi egin dute. Asko gustatu zaiela kontatu digute.
Bihar, Haur Hezkuntzakoek ere, gozatzeko aukera izango dute. Ea haien gustokoa den!!!

Arantza: Gaur berriro beste musikaldi batera! Ene zenbat musiko irtengo diren gure eskolatik!Ondo legoke, ez?
Guztion artean orkesta bat osatuko dugu eta mundua zeharkatuko dugu kontzertuak ematen.
Animatzen zarete?