2010/01/09

4.D-koak IRRATSAIOAN

ZER ONDO PASATU DUGUN IRRATIAN!

Urtarrilaren 8an 4. kurtsokook irratia egin genuen. Badakizue hilean behin egiten dela eta guri suertatu zaigu hil honetan. Urduri samar geunden baina, oso ondo egin genuen. Gauza asko kontatu genituen: bitxikeriak, horoskopoa, txisteak, … Txistea bideoan ez dagoenez hona doa:

- Ama, limoiek lumarik dute?
- Ez.
- Ba, orduan uste dut kanarioa zukutu dudala.

Guk egindako gauzak berriro entzun nahi baduzue edo lehiaketaz ez bazarete gogoratzen gure bideoa begiratu.

Agur eta zuei gustatzea espero dugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario