2010/04/30

BADITUGU ORDENADORE ERAMANGARRIAK. BAZEN GARAIA!!!




Dagoenekoz, eskolako 5.mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzak bidalitako Notebook, ordenadore txikiak, eta arbela digital bana, geletan ditugu. Horiekin lanak egiten hasi gara. Lehena,bakoitzak bere buruari argazki bat ateratzea izan da. Hori, mahaigainean jarri dugu , ordenadorea pertsonalizatzeko.
Horrez gain, liburuetako gaien informazioa handitzen eta zehazten dugu interneten sartzen. Oso interesgarria da aurkitzen dugun informazioa eta denetarik ikasten dugu, segurtasunez, noski.
Arbela digitala(PDI) izugarri gustatzen zaigu. Horretan, egunero, egunkarietako berriak konsultatzen ditugu eta gure herrian eta munduan izaten diren gertaerak komentatzen ditugu. Gainera, egiten ditugun lanak, ikusi eta zuzen ditzakegu denen artean, pantailan agertzen zaizkigulako eta ...
Animatzen zaituztegu etortzeko zuen andereño/ maisuekin gure gelara material berri hau ezagutzeko.
Zuen zain gaude . 5. D gelakoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario