2010/02/05

AGATE DEUNA

Gaur, "Mahastiak" Irratian gogoratu digutenez, Agate Deuna eguna da.
Horregatik atzo arratsaldean kalera abestera irten ginen.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak, erromeriak...
Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura , makila bana eskuan hartuta eta baserritar arropan, dirua edo janaria biltzen etxez etxe ibiltzea eta bitartean bertso eta kopla ugari abestea da.


Agate Deuna bezperan kalera irtetzea kantatzera Euskal herriko ohitura zahar-zaharra da eta herri guztietan egiten da;beraz, ez dugu galdu behar.

Primeran abestu genuen bideo honetan ikus dezakegunez.

1 comentario: