2010/10/26

WELCOME ENGLISH!!!

This year,in 4th level,we will do ART and MUSIC in english. 
ARE YOU READY? 

Aurten,4.mailan,Plastika eta Musika ingelesez ikasiko ditugu.
PREST ZAUDETE?

Este año,en 4ºcurso,haremos la Plástica y la Música en inglés.
¿ESTAÍS PREPARADOS? 


BARTZELONAN


Esto es un avance de las escuelas viajeras de este año.Si queréis ver más clica aquí

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Kaixo irakurleak.

Urriaren 22an, ostiralean, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Bilboko Sarriko auzoan aurkitzen den Goi Mailako Musika Eskolara joan ginen kontzertu didaktiko bat ikustera.
Metroz joan ginen bertara eta oso jarduera interesgarria izan zen.
Kontzertuan, instrumentuen eta musikaren laguntzaz, Juan Krisostomo Arriagaren bizitza kontatu ziguten.

Oso ondo pasatu genuen, ia datorren ikasturtean ere horrelakoren bat egiten dugun!

2010/10/21

3. eta 4. KURTSOKOAK KONTZERTURA!

3. eta 4. kurtsokoak atzo, urriak 20, Bilbora joan ginen kontzertu bat entzutera. Metroa jendez beteta zegoen baina guztiok jezarrita joan ginen.
Kontzertua asko gustatu zitzaigun eta neska batek Juan Krisóstomo Arriagaren bitzitza kontatu zigun musikarekin lagunduta. Batzuetan esaten zigun zapiak ateratzeko musika erritmoa eramateko. Batzuk ia, ia lo geratu ziren musikak asko errelajatzen zuelako.
Bueltatzeko zutik etorri ginen eta metroa asko mugitzen zenez oso ondo pasatu genuen.

2010/10/14

6.D BARTZELONAN DAGO

GURE 6.D-KO IKASLEAK eta TXEBI,PASADEN ASTEARTEAN BARTZELONARA JOAN ZIREN.HAN,ZAZPI EGUN EMANGO DITUZTE BESTE ESKOLAKO IKASLE BATZUEKIN BATERA.DUDARIK GABE OSO ONDO PASATUKO DUTELA HANDIK DENA IKUSTEN ETA AZTERTZEN;HONETAZ GAIN,EXPERIENTZIA AHAZTEZINAK EKARRIKO DITUZTE.
BUELTATU ONDOREN,GAUZA ASKO IZANDO DUTE GURI KONTATZEKO.IRRIKITAN GAUDE HAIEK BERRIKUSTEKO ETA ENTZUTEKO.
EZETZ BUELTATU NAHI TOÑIREKIN BERRIRO IKASTERA????
Nuestros alumn@s de 6.D y Txebi se marcharon a Barcelona el pasado martes. Estarán una semana conviviendo con otros niñ@s de otras dos comunidades autónomas .Además de pasarlo fenomenal,conocerán y experimentarán nuevas vivencias que nunca olvidarán.
Aunque nosotros estamos deseando volver a verlos para que nos cuenten lo vivido,
¿A QUE ELL@S NO TIENEN TANTAS DE VOLVER A VER DE NUEVO A TOÑI Y SUS DEBERES?
Era broma... son unos ALUMN@S FENOMENALES,ESTUPENDOS,CARIÑOSOS,....

2010/09/03

2010/06/30

ONDO PASA UDAN! / ¡QUE LO PASÉIS MUY BIEN!

2010/06/26

IPUIN KONTALARIA



Ekainaren 22an ipuin kontalari bat etorri zen Santurtzira eta gu Gernikako Parkera ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun eta barre asko egin genuen.

2010/06/25

Getxo Dinosaurio Parkea



1.,2. eta 5. mailakoak Getxora joan ginen Dinosaurio Parkea ezagutzera.
Eguna lainotuta agertu zen eta ez joateko zorian egon ginen baina azkenean Areetara abiatu ginen animalia erraldoiak ikustera.Bidean poz-pozik genbiltzan eta ilusio handiz zeharkatu genuen itsasadarra.Kaian lasaitasun osoz dinosaurioak zeuden gure zain.Euren begiradapean ibili ginen jolasten eta ikasten.

1.ZIKLOKOAK URKIOLAN



1. eta 2. mailakook Urkiolara joan ginen.Azkenengo txango hau guztiz interesgarria izan zen eta primeran pasa genuen! Mari Anbotoko dama izan genuen lagun eta bere munduari buruzko hainbat datu eman zizkigun.

ONDO PASA OPORRETAN!

2. ZIKLOKOAK URKIOLAN.



Kurtso amaierarako txangoa, 1. ziklokoak bezala, Urkiolara joan ginen. Haiek Marirekin disfrutatu zuten eta guk Urkiolako fauna zoragarriarekin. Urkiolako faunari buruzko bideo interesgarri bat ikusi genuen. Gero, ibilaldi polit bat egin genuen animalia pista joku bat egiteko; eta amaitzeko kutxa itxi batean joan ginen eskua sartzen asmatzeko zein animalia aztarna zegoen barruan. Batzuk beldurrak jota zeuden!!
Oso egun polita pasatu genuen kurtsoari agur esateko.

AGUR ETA UDAZ GOZATU!!

2010/06/15

GETXOKO DINOSAURO PARKEA



Ekainaren 9an 1. D1, 1. D2, 2. D eta 5. D mailakook Getxoko Dinosauroak ikustera joan ginen.

2010/06/02

AREITZ SOROA


ATZO, HAUR HEZKUNTZAKO UMEEK TXANGOA EGIN GENUEN GALDAMESERA.

HAN GAUZA ASKO IKASI ETA EGIN GENUEN:

-OGIA PRESTATU

-SAGAR ZUKUA EGIN ETA DASTATU

-ANIMALIEN EZAUGARRIAK, OHITURAK,... EZAGUTU

EGURALDI EDERRA IZAN GENUEN ETA

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!

2010/05/31

MOVILAB PROGRAMAN 4.D-KOAK.


Kaixo lagunok! Eskolako 4.D-ko neska mutilak pasa den ostiral arratsaldean kamioi baten barruan zegoen laborategi batera joan ginen.
Hor bi tailer egin genituen. Lehenengo tailerrean ikasi genuen zer den argi ultramorea eta hori dela eta, gure hortzek distira egiten zuten. Horretaz aparte, beste gauza asko ikasi genituen. Bigarren tailerrean, berriz, 9 mikroskopio zeuden eta hainbat gauza behatu genituen: tipula baten azala, gatza, txitxiburduntzi baten begiak, ...
Asko ikasteaz aparte oso ondo pasatu genuen.

2010/05/12

HONETAN IRABAZI DUGU: 2-1

Astelehenean 3. eta 4.ko neska-mutilak berriro jolastu ginen kiroldegian Patronatokoen kontra. Oraingo honetan, Mahastietakook txapeldunak izan ginen bi "bakalao" sartu genuelako. Ez gara sailkatu baina, pozik gaude parte hartzeagatik.

HURRENGORARTE LAGUNOK.

2010/04/30

BADITUGU ORDENADORE ERAMANGARRIAK. BAZEN GARAIA!!!




Dagoenekoz, eskolako 5.mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzak bidalitako Notebook, ordenadore txikiak, eta arbela digital bana, geletan ditugu. Horiekin lanak egiten hasi gara. Lehena,bakoitzak bere buruari argazki bat ateratzea izan da. Hori, mahaigainean jarri dugu , ordenadorea pertsonalizatzeko.
Horrez gain, liburuetako gaien informazioa handitzen eta zehazten dugu interneten sartzen. Oso interesgarria da aurkitzen dugun informazioa eta denetarik ikasten dugu, segurtasunez, noski.
Arbela digitala(PDI) izugarri gustatzen zaigu. Horretan, egunero, egunkarietako berriak konsultatzen ditugu eta gure herrian eta munduan izaten diren gertaerak komentatzen ditugu. Gainera, egiten ditugun lanak, ikusi eta zuzen ditzakegu denen artean, pantailan agertzen zaizkigulako eta ...
Animatzen zaituztegu etortzeko zuen andereño/ maisuekin gure gelara material berri hau ezagutzeko.
Zuen zain gaude . 5. D gelakoak

2010/04/28

GURE NESKA-MUTIL KIROLARIAK


Jokalariak:
Kristina,Nerea,Naiara,Iñigo,Mikel,Maider,Asier,Eneko,Gorka eta Mikel

Gaur,apirilak 28,eskolako 3. eta 4.mailako neska-mutilek Santurtziko Olinpiadetan parte hartu dute,futbolean hain zuzen ere.
Izugarrizko lana egin dute Patronato eskolako umeen kontra. Nahiz eta gaur ez irabazi,hurrengo maitzaren 10ean zihur zorte gehiago izango dutela,horrela espero dugu.

EA JOATEN ZARETEN GURE FUTBOLARIAK ANIMATZERA!!!!

2010/03/24

MUNDUKO ESKULANAK

ASTEARTEAN ETA OSTEGUNEAN EGIN GENITUEN TAILERRAK PRIMERAN IRTEN ZIREN, OSO ONDO PORTATU GINEN.

Asteartean patioan egin genituen eguraldi ederra egin zuelako eta ostegunean, berriz, aretoan eta gimnasioan.

Aukera dugu atera genituen argazkiak hemen ikusteko.

ONDO PASA OPORRAK!

2010/03/22

MUNDUKO ESKU-LANAK

Aste honetan munduko esku-lanak egingo ditugu patioan .
Asteartean 1., 2. eta 3. mailetakoak irtengo dira eta ostegunean 4., 5. eta 6.mailetakoek egingo dituzte.
Musika tresnak, txanoak, dominak , jokoak... eraikiko ditugu.
Gorde ondo egindako lanak; ikasturte amaieran prestatuko dugun erakusketan erakutsi ahal izateko.
EZ AHAZTU MORETXUREN KAMISETA ETA BISERA ETA JEITSI DENOK ESTUTXEA, ARTAZIAK ETA PEGAMENTOA.

ONDO PASA LAGUNOK!

AHMED ALLAH 2.D

2010/03/21

OPORRAK GURE ZAIN!!!

Datorren ostiralean,martxoak 26,Aste Santuko oporrak hartuko ditugu.Ziur irrikitan zaudetela,guk maisu-andereñoak ere bai. Ikasturtea aurrera doan neurrian gehiago kostatzen zaigu.Hori dela eta, deskantsatzea eta beste gauza batzuk egitea merezi dugu.

APROBETXAZUE ONDO PASATZEKO ETA IKASTEAREN GOGOAK BERPIZTEKO.