Atzo, 6. Mailakoak, Durangoko Astronomia Ikasgelara joan
ginen.
Lehenengo, ilargiaren faseak eta lurraren translazio eta
errotazio higidurak zer diren azaldu ziguten.
Ilargiak, leku izkutu
bat duela eta zergatik lurretik
ezin dugun ikusi, esan ziguten.
Ondoren,
eklipseei buruz hitz egin ziguten.
Ilargi
eklipseak, beti ilargi betean izaten direla argitu ziguten eta hurrengo
eklipsea noiz izango den kalkulatu
genuen, apirilaren 15ean; baina guk, lurretik, ezin izango dugu ikusi. Ikusiko
duguna, 2015eko irailaren 28an izango da.
2015eko martxoaren 20an eguzki eklipse partziala ikusiko
dugu eta begiak eguzki betaurreko bereziekin babestu behar ditugu.
2026ko abuztuaren 12an, Euskal Herritik eguzki eklipse
totala ikusteko aukera izango dugu. Arratsaldeko 7:30ean, gaua egingo da minutu
batean gutxi gorabehera.
Azken eguzki eklipse totala, orain dela 150 urte izan zen.
Gero, satelite artifizial eta planeteei buruz hitz egin
ziguten.
Orain dela zazpi urte, bozketa politikoaren bitartez, Pluton
ez zela planeta bat erabaki zuten. Izan ere, oso txikia da, beste Nano batzuk
baino txikiagoa. Eta hau planeta bada, Nano batzuk ere izan beharko ziren.
Illinois-en, Chicagon, Pluton planeta
da, aurkitu zuen astronomoak bertakoa zelako.
Zeintzu planeta eta sateliteetan egon ahal den bizitza eta
zergatia azaldu ziguten:
Marten, zalantza dute; nahiz eta ura egon, mikrobio asko
daude.
Jupiter-eko satelite batean, Europa deitzen dena, eta
Saturnoko beste batean, Titan, bizitza egon ahal da.
Amaieran, euritako erraldoi baten azpian sartu ginen izarrak
eta konstelazioak behatzeko.
Eguzki erloju digitalaren funtzionamendua eta teleskopiotik
ere begiratu genuen.
Irteera oso dibertigarria eta interesgarria izan zen.
ENEKO ETA IÑAKI
OHARRA:
6. Mailako ikasleei zorionak eman nahi dizkiegu, atzoko txangoan den-dena EUSKARAZ berba egin zutelako.
JARRAITU HORRELA, TXAPELDUNAK!
Iraide eta Arantza
Termibus geltokian |
Astronomia ikasgela |
Eguzki erloju digitala |
Eguzkia, lurra eta ilargia |
No hay comentarios:
Publicar un comentario