2014/03/27

DURANGOKO ASTRONOMIA GELA


Atzo, 6. Mailakoak, Durangoko Astronomia Ikasgelara joan ginen.

Lehenengo, ilargiaren faseak eta lurraren translazio eta errotazio higidurak zer diren azaldu ziguten.
Ilargiak,  leku izkutu bat duela eta zergatik  lurretik ezin  dugun ikusi, esan ziguten.

Ondoren, eklipseei buruz hitz egin ziguten.
Ilargi eklipseak, beti ilargi betean izaten direla argitu ziguten eta hurrengo eklipsea  noiz izango den kalkulatu genuen, apirilaren 15ean; baina guk, lurretik, ezin izango dugu ikusi. Ikusiko duguna, 2015eko irailaren 28an izango da.
2015eko martxoaren 20an eguzki eklipse partziala ikusiko dugu eta begiak eguzki betaurreko bereziekin babestu behar ditugu.
2026ko abuztuaren 12an, Euskal Herritik eguzki eklipse totala ikusteko aukera izango dugu. Arratsaldeko 7:30ean, gaua egingo da minutu batean gutxi gorabehera.
Azken eguzki eklipse totala, orain dela 150 urte izan zen.

Gero, satelite artifizial eta planeteei buruz hitz egin ziguten.
Orain dela zazpi urte, bozketa politikoaren bitartez, Pluton ez zela planeta bat erabaki zuten. Izan ere, oso txikia da, beste Nano batzuk baino txikiagoa. Eta hau planeta bada, Nano batzuk ere izan beharko ziren. Illinois-en, Chicagon,  Pluton planeta da, aurkitu zuen astronomoak bertakoa zelako.
Zeintzu planeta eta sateliteetan egon ahal den bizitza eta zergatia azaldu ziguten:
Marten, zalantza dute; nahiz eta ura egon, mikrobio asko daude.
Jupiter-eko satelite batean, Europa deitzen dena, eta Saturnoko beste batean, Titan, bizitza egon ahal da.

Amaieran, euritako erraldoi baten azpian sartu ginen izarrak eta konstelazioak behatzeko.

Eguzki erloju digitalaren funtzionamendua eta teleskopiotik ere begiratu genuen.

Irteera oso dibertigarria eta interesgarria izan zen.

                                                                                                            ENEKO ETA IÑAKI

OHARRA:

6. Mailako ikasleei zorionak eman nahi dizkiegu, atzoko txangoan den-dena EUSKARAZ berba egin zutelako.
JARRAITU HORRELA, TXAPELDUNAK!

                                                                                                                  Iraide eta Arantza 

Termibus geltokian
Astronomia ikasgela
Eguzki erloju digitala
Eguzkia, lurra eta ilargia
Durango herrian
                                                                                                



     







2014/03/01

INAUTERIAK / CARNAVALES



Pasaden ostiralean, otsailak 28, inauteriak ospatu genituen. Nahiz eta oso egun txarra izan eta gurasoek ezin parte hartu, ezta disfrutatu ere gu ikusten, oso politak izan ziren eta primeran pasatu genuen. Eskolako gimnasioan erakusketa eta dantzak egin genituen. Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen:
ARGAZKIAK / FOTOS


El pasado viernes 28 de Febrero celebramos los Carnavales. Fueron bonitos y lo pasamos fenomenal a pesar del mal día que hizo pues impidió a los padres que pudieran disfrutarlos viéndonos. Hicimos la fiesta en el gimnasio. Si quereis ver las fotos clicar en el enlace superior.