2010/04/30

BADITUGU ORDENADORE ERAMANGARRIAK. BAZEN GARAIA!!!




Dagoenekoz, eskolako 5.mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzak bidalitako Notebook, ordenadore txikiak, eta arbela digital bana, geletan ditugu. Horiekin lanak egiten hasi gara. Lehena,bakoitzak bere buruari argazki bat ateratzea izan da. Hori, mahaigainean jarri dugu , ordenadorea pertsonalizatzeko.
Horrez gain, liburuetako gaien informazioa handitzen eta zehazten dugu interneten sartzen. Oso interesgarria da aurkitzen dugun informazioa eta denetarik ikasten dugu, segurtasunez, noski.
Arbela digitala(PDI) izugarri gustatzen zaigu. Horretan, egunero, egunkarietako berriak konsultatzen ditugu eta gure herrian eta munduan izaten diren gertaerak komentatzen ditugu. Gainera, egiten ditugun lanak, ikusi eta zuzen ditzakegu denen artean, pantailan agertzen zaizkigulako eta ...
Animatzen zaituztegu etortzeko zuen andereño/ maisuekin gure gelara material berri hau ezagutzeko.
Zuen zain gaude . 5. D gelakoak

2010/04/28

GURE NESKA-MUTIL KIROLARIAK


Jokalariak:
Kristina,Nerea,Naiara,Iñigo,Mikel,Maider,Asier,Eneko,Gorka eta Mikel

Gaur,apirilak 28,eskolako 3. eta 4.mailako neska-mutilek Santurtziko Olinpiadetan parte hartu dute,futbolean hain zuzen ere.
Izugarrizko lana egin dute Patronato eskolako umeen kontra. Nahiz eta gaur ez irabazi,hurrengo maitzaren 10ean zihur zorte gehiago izango dutela,horrela espero dugu.

EA JOATEN ZARETEN GURE FUTBOLARIAK ANIMATZERA!!!!