2010/03/24

MUNDUKO ESKULANAK

ASTEARTEAN ETA OSTEGUNEAN EGIN GENITUEN TAILERRAK PRIMERAN IRTEN ZIREN, OSO ONDO PORTATU GINEN.

Asteartean patioan egin genituen eguraldi ederra egin zuelako eta ostegunean, berriz, aretoan eta gimnasioan.

Aukera dugu atera genituen argazkiak hemen ikusteko.

ONDO PASA OPORRAK!

2010/03/22

MUNDUKO ESKU-LANAK

Aste honetan munduko esku-lanak egingo ditugu patioan .
Asteartean 1., 2. eta 3. mailetakoak irtengo dira eta ostegunean 4., 5. eta 6.mailetakoek egingo dituzte.
Musika tresnak, txanoak, dominak , jokoak... eraikiko ditugu.
Gorde ondo egindako lanak; ikasturte amaieran prestatuko dugun erakusketan erakutsi ahal izateko.
EZ AHAZTU MORETXUREN KAMISETA ETA BISERA ETA JEITSI DENOK ESTUTXEA, ARTAZIAK ETA PEGAMENTOA.

ONDO PASA LAGUNOK!

AHMED ALLAH 2.D

2010/03/21

OPORRAK GURE ZAIN!!!

Datorren ostiralean,martxoak 26,Aste Santuko oporrak hartuko ditugu.Ziur irrikitan zaudetela,guk maisu-andereñoak ere bai. Ikasturtea aurrera doan neurrian gehiago kostatzen zaigu.Hori dela eta, deskantsatzea eta beste gauza batzuk egitea merezi dugu.

APROBETXAZUE ONDO PASATZEKO ETA IKASTEAREN GOGOAK BERPIZTEKO.

2010/03/11

ZUHAITZAREN EGUNA 2010

Eskolako 5. mailako ikasleak Kabiezesera joan ginen zuhaitzak landatzera Zuhaitzaren Eguna ospatzeko.Guk landatu genuen zuhaitzak Carpinus Betulus du izena
Hor, Ricardo Ituarte Santurtziko alkatearekin eta beste eskoletako hainbat ikasleekin elkartu ginen.
Amaitu genuenean, landare politak oparitu zizkiguten eta ikasgelan ditugu zaintzeko.
Alkatea gurekin egon zen landatzen eta Tele 7 kaneleko erreportari batek elkarrizketa bat egin zigun eta telebistan atera ginen ostiralean. Oso guapoak gainera!!!Orain zuek hemen duzue aukera gure argazkiak ikusteko klik eginez.