Atzo zinemara joan ginen pelikula bat ikustera :"Winkyren zaldia".
Winky Txinatik etorritako neska bat zen. Holandara joan zen bere aita ikustera. Winky eskolara joan zen eta lehenengo eguna gogorra egin zitzaion ezer ulertzen ez zuelako, gainera lagunik ez zuen. Bakarrik sentitzen zen. Egun batzuk pasatu ondoren lagunak egin zituen eta gauza berriak ikastera lagundu zioten.
Gu gelako ume etorri berriekin jolasten gara eta euskaraz hitz egitera laguntzen diegu bakarrik ez sentitzeko.
Alba eta Jasone 2.D
2010/02/25
2010/02/23
AITA AGRADECIDO CON AMPA(Asoc.de Padres)
Ya que estamos, me gustaría mandar un saludo a las chicas de la Asociación de Padres y Madres por el trabajo que han hecho para organizar cosas como la fiesta de Navidad o la de Carnaval. Las cosas se pueden hacer bien o mal pero primero hay que ponerse a hacerlas y por eso va mi felicitación, por un trabajo además de hecho,bien hecho.
GRACIAS Y ÁNIMO.
El aita de ALBA
KARRAMARRO LEHIAKETA IRABAZI DUGU!
Kaixo lagunok! 4.D kurtsoko neska-mutilak gara eta oso pozik gaude. Badakizue zergatik?Ba begira, aurreko Karramarro aldizkariko lehiaketan parte hartu genuen eta irabazi genuen. Gaur, oparia ailegatu zaigu: liburu batzuk eta kamiseta bana. Oso politak dira. Argazkian ikus ditzakezue.
Anima zaitezte eta zuek ere parte hartu hurrengoan.
MUSIKA KONTZERTUA
Otsailaren 18an 1. eta 2. mailakook Sarrikoko Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatoriora joan ginen Bilbao Orkestra Sinfonikoa entzutera. Primeran pasatu genuen!!!
Orkestra honek "El Moldava" (Morava) poema sinfonikoa jo zuen. Morava Txekiar Errepublikako ibairik handiena da.
Musikak ibai handi honen ibilbidetik eraman gintuen kontatzeko nolakoak diren herri txekiarrak, ibaiaren jaiotza eta ur-emaria, ezkontzak, ehiza, egunsentia, gaua,...
Konposizio musikala txirulen melodia eta biolinen harien "pizzicatoarekin" hasten da ur tantak eta ibaiaren soinua egiteko.

Etiquetas:
Kontzertuaren musika
2010/02/19
ZER ONDO KONTZERTUAN!!!
Kaixo! 4.A-koak gara . Gaur 3. eta 4. kurtsokoak kontzertu bat entzutera Bilbora joan gara. Metroz joan gara. Jende asko zegoen eta gu ondo portatu gara. Guztiok entzun dugo Bilboko Orkesta Sinfonikoa eta instrumentu asko zeuden: bibolina, txirula, kontrabajoa, triangelua, danborra, arpa, ... Asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu.
2010/02/05
AGATE DEUNA
Gaur, "Mahastiak" Irratian gogoratu digutenez, Agate Deuna eguna da.
Horregatik atzo arratsaldean kalera abestera irten ginen.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak, erromeriak...
Gaur egun, toki gehienetan gorde izan den ohitura , makila bana eskuan hartuta eta baserritar arropan, dirua edo janaria biltzen etxez etxe ibiltzea eta bitartean bertso eta kopla ugari abestea da.
Agate Deuna bezperan kalera irtetzea kantatzera Euskal herriko ohitura zahar-zaharra da eta herri guztietan egiten da;beraz, ez dugu galdu behar.
Primeran abestu genuen bideo honetan ikus dezakegunez.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)