2009/12/17

ETORKINAREN EGUNA

Gaur, abenduak 18, etorkinaren eguna ospatzen da eta horregatik ekitaldi bereziak prestatu ditugu eskolan: Irratsaio berezia, guraso etorkinekin topaketak, bideo laburrak .....

Denok dakigunez, gure inguruan beste herrialdeetatik etorritako jende asko dugu: Errumania, Portugal, Brasil, Congo, Pakistan, Maroko....Honekin batera kultura ezberdin asko ditugu eta elkarrekiko begirune eta elkartasun baloreak bultzatu behar ditugu.

Gure eskolara datozen ume batzuen jatorri, hizkuntza, kultura, erlijio eta ohiturak ez dira beti berton bizi izan garenontzako oso ezagunak; beraz, hemen dugu haiekin ikasteko iturri ezin hobea.

Gaurko irratsaioan hizkuntza ezberdinetan aurkeztuko dira gure eskolan dauden ikaskide batzuk, inkesta bi entzuteko aukera izango dugu.... eta arratsaldeko topaketetan eskolako familia batzuek haien esperientziak kontatuko dizkigute. Espero dugu oso interesgarria izatea.

Hona hemen, bideo labur bi ume etorkinei egindako inkestekin.

Gustatu zitzaizuen atzo arratsaldeko saioa?

2 comentarios:

  1. Anónimo15:38

    Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  2. Guk goizean "El viaje de koumba" bideoa ikusi dugu eta arrratsaldean zuek prestatutako saioa, eta hauek izan dira gure iritziak(4.D):
    Asko gustatu zait(Naiara). Bideoak lagundu digu nola izan etorkinen lagunak (Asier). Etorkina izateak ez du esan nahi txarra denik, guztiok gara berdinak (Miren). Etorkin bat gurera etortzen bada begirunez tratatu behar dugu (Kris). Etorkinen lagunak egiten bagara gauza asko ikasiko ditugu: haien hitzak, elikagaiak, kultura,... (Mikel eta Alaia). Zer txarto pasatzen duten! Umeek ez daukate lagunik eta helduek ez daukate lanik. (Sara). Bakarrik dira beste leku batekoak, baina, gu bezalakoak gara. (Michael). Etorkinen herria errespetatu behar dugu eta haiek gurea. (Iñigo)

    ResponderEliminar