2009/12/30
2009/12/17
ETORKINAREN EGUNA
Gaur, abenduak 18, etorkinaren eguna ospatzen da eta horregatik ekitaldi bereziak prestatu ditugu eskolan: Irratsaio berezia, guraso etorkinekin topaketak, bideo laburrak .....
Denok dakigunez, gure inguruan beste herrialdeetatik etorritako jende asko dugu: Errumania, Portugal, Brasil, Congo, Pakistan, Maroko....Honekin batera kultura ezberdin asko ditugu eta elkarrekiko begirune eta elkartasun baloreak bultzatu behar ditugu.
Gure eskolara datozen ume batzuen jatorri, hizkuntza, kultura, erlijio eta ohiturak ez dira beti berton bizi izan garenontzako oso ezagunak; beraz, hemen dugu haiekin ikasteko iturri ezin hobea.
Gaurko irratsaioan hizkuntza ezberdinetan aurkeztuko dira gure eskolan dauden ikaskide batzuk, inkesta bi entzuteko aukera izango dugu.... eta arratsaldeko topaketetan eskolako familia batzuek haien esperientziak kontatuko dizkigute. Espero dugu oso interesgarria izatea.
Hona hemen, bideo labur bi ume etorkinei egindako inkestekin.
Gustatu zitzaizuen atzo arratsaldeko saioa?
2009/12/10
5ºA eta 5.D-koak IRRATSAIOAN
Abenduaren 4an, 5.mailako ikasleek ikasturte honetako gure lehen irratsaioa egin genuen gogoz. Hainbeste berrien artean, oso erraza den asmakizun bat proposatu genuen. Jakin nahi baduzue zein, hona hemen ikusi behar duzuen saioaren bideoa . Espero dugu zuen gustukoa izango dela.
2009/12/03
EUSKERA EGUNA DELA ETA.
GAUR OSPATZEN DA MUNDU OSOAN EUSKERA EGUNA. BAINA, BADAKIZUE ZERGATIK?:
- EUSKERA EZ GALTZEKO.
- EUSKERA GEHIAGO EGITEKO LEKU GUZTIETAN.
- EUSKERA EZ DAKITENEI ANIMATZEKO IKASTERA.
- EUSKERA DAKITENEK GEHIAGO ERABILTZEKO.
ETA ZUEK GEHIAGO DAKIZUE?
GAUR EUSKARA EGUNA DA
GAUR, ABENDUAK 3, EUSKARA EGUNA OSPATZEN DUGU.
EUSKARA, DENOK DAKIGUNEZ, EUSKAL HERRIKO HIZKUNTZA DA ETA ASKO MAITE DUGU.
EUSKARA IKASTEKO EUSKARAZ HITZ EGIN BEHAR DUGU ESKOLAN, PATIOAN, KALEAN...LEKU GUZTIETAN. HORRELA ASKO IKASIKO DUGU ETA OSO ONDO MINTZATU GARA.
KLIK EGIOZU EUSKARARI
Ahmed Allah 2.E
Suscribirse a:
Entradas (Atom)