2009/06/23

IKASTURTE AMAIERA

5. EGUNA
ESKOLA AMAITU DA. JUPI!!!!

6.E ETA 6.A-KOAK INSTITUTORA JOANGO DIRA. PENA HANDIA DAUKAGU. BATZUK, SEGURASKI,EZ DITUGU IKUSIKO.

GAUR, AZKEN EGUNEAN, TAILER ASKO IZANGO DITUGU ETA OSO ONDO PASATUKO DUGU.

EGUN HONETAN INOIZ BAINO GEHIAGO GOZATU BEHAR DUGU,NAHIZ ETA LAGUN BATZUK IKUSI, BESTE BATZUK HEMENDIK AURRERA, EZ DITUGU ASKOTAN IKUSIKO.

6.E ETA 6.A-KOAK,ESPERO DUGU ONDO PASATZEA ETA NOIZEAN BEHIN GU BISITATZERA ETORTZEA.

AGUR GUZTIOI ETA ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!

5.E-KO IKASKIDEAK

TXANGOAK


4. EGUNA

Atzo TXANGOEN EGUNA izan zen.
Dakizuenez gu Santillana del Mar-era joan ginen, 1. eta 2. mailakoak Basondora, 3. eta 4. mailakoak Urdaibaiko Padurara eta txikiak Megaparkeko Txikiparkera joan ziren.

Santillanara joan ginenok bertoko zooa bisitatu genuen.1. eta 2. mailakoak animalia babestuak ikustera joan ziren, 3. eta 4. mailakoak Urdaibaiko fauna eta flora ezagutzera joan ziren eta txikiak jolastera.


Guk, 5. eta 6. mailakoek, oso ondo pasatu genuen animaliak ikusten, krokodriloak,hartzak,tximinoak,untxi handiak eta txikiak. Gainera txikiak atera zituzten kaiolatik.


Tximiletak ere zeuden eta ukitu ahal ziren.


Zootik atera eta gero botilekin ur gerlak egin genituen eta argazkiak ere atera genituen.

Errepikatu behar dugu hau!!!!!




5.E-KO IKASKIDEAK

2009/06/18

EUSKAL ASTEA


2. EGUNA

Gaur Herri kirolak izan ditugu patioan: Sokatira, txapela jaurtiketa, lokotxen bilketa...

Ondoren BERTSOLARITZA saioa izan dugu eta bi bertsolari egon dira 5. eta 6.E mailakoekin (gure umeek ere bertsoak bota dituzte).
5. eta 6. A mailakoek GOAZEN pelikula ikusi dute.

GAUR ERE PRIMERAN PASATU DUGU.


EUSKAL ASTEA


1. EGUNA

Atzo Moretxuren urtebetetzea ospatu genuen; eta bisera bana oparitu zigun.


EGUN ZORAGARRIA IZAN ZEN.


Euskal bertsoak, pailazoak, txitxiburduntzi eta dantzak.

Eta zuei zer iruditu zitzaizuen?


EZ AHAZTU , EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!


Kris, Iñigo, Janire, Marcos, Mikel eta Asier 3.E





2009/06/15

4.EUSKAL ASTEA


EKAINAREN 17AN 4.EUSKAL ASTEA OSPATUKO DUGU LAS VIÑAS IKASTETXEAN.


Orain dela 4 urte hasi ginen Euskal astea egiten. Honen helburuak gure kultura ezagutzea eta euskaraz gehiago hitz egitea dira.

LEHENENGO EGUNEAN (ekainaren 17) MORETXUREN URTEBETETZEA OSPATUKO DUGU. EZ AHAZTU MORETXUREN KAMISETA EKARTZEA.

EUSKAL ASTEAREN DENBORALDIAN EKINTZA DESBERDINAK EGINGO DITUGU: PAILAZOAK IKUSI, TXITXIBURDUNTZI ESKOLAKO PATIOAN ETA EKAINAREN 22AN IRTEERA DESBERDINAK.

ZINTZOAK IZAN ETA EUSKERAZ HITZ EGIN!!!


Gaur hasten da gure eskolako umeek egindako lanen ERAKUSKETA.
Guk 5.E-koek,Guggenheineko ARTISTAarekin egin genituen grafitiak ipiniko ditugu.
Anima zaitezte eta jarri zuen gauzak erakusketan.Eta esan zuen grasoei etortzeko ikustera.

2009/06/10

EZ AHAZTU MOTXILA ETA BISERA

EKAINAREN 22AN ESKOLAKO UMEEK AZKEN TXANGOA EGINGO DUGU.
Autobusez joango gara.
PRIMERAN PASATUKO DUGU!

Haur hezkuntzakoak Megaparkera joango dira.

1. Ziklokoak BASONDOra joango gara.

2. Ziklokoak URDAIBAIko padurara joango gara.

3. Ziklokoak SANTILLANA DEL MARrera joango dira.



 Ahmed, Camila, Nino eta María (1.E eta 3.A)

2009/06/08

ORTURA JOAN GINEN


PASADEN HILABETEAN ORTURA JOAN GINEN, BIDEAN ZALDI BAT IKUSI GENUEN ETA JANARIA EMAN GENION.
Gaur Guggenheim Museoan "Artea Ikasbide" erakusketari hasiera eman diotela eta, 5.E-koek bertan pasatu dugu eguna.

Prentsaurre bat izan ondoren, lunch bat eskeini digute eta azkenean, guk eta gure Autonomia Erkidegoko beste zortzi eskolako haurrek egin dituzten lanak ikusteko aukera izan dugu.

Aurten Jon Mantzisidor artistarekin, artea eta gure hizkuntza lotzen, jarduera batzuk landu ditugu. Esaterak0, linternak eta gure mugikorretako argia erabiliz, mezu batzuk jauti genituen airera marrazki sinboliko baten edo letra batzuen bitartez. Eta, patioan, guk egindako graffittiak ikus ditzakezue.

GURE LANEN ERAKUSKETA GUGGENHEIMen ZABALIK EGONGO DA EKAINAREN 9TIK ABUZTUAREN 23RA.

     
                              

2009/06/04

Gaur Haur Hezkuntzakoak BASONDORA joan dira.


Gure ikasle txikiak Basondora joan zaizkigu ikasturte hau amaiera ona emateko.Eguraldia ezin hobea izan dute, ez hotzik ezta berorik ere.

Zihur ondo pasatu dutela eta gauza politak ikusi eta egin dituztela.

Ea animatzen diren denoi kontatzera.

Hemendik gutxira lehenengo ziklokoak ere hara joango dira. Espero dugu haiek ere ondo pasatzea eta asko ikastea ikusiko dituzten animaliekin.