2010/06/30

ONDO PASA UDAN! / ¡QUE LO PASÉIS MUY BIEN!

2010/06/26

IPUIN KONTALARIA



Ekainaren 22an ipuin kontalari bat etorri zen Santurtzira eta gu Gernikako Parkera ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun eta barre asko egin genuen.

2010/06/25

Getxo Dinosaurio Parkea



1.,2. eta 5. mailakoak Getxora joan ginen Dinosaurio Parkea ezagutzera.
Eguna lainotuta agertu zen eta ez joateko zorian egon ginen baina azkenean Areetara abiatu ginen animalia erraldoiak ikustera.Bidean poz-pozik genbiltzan eta ilusio handiz zeharkatu genuen itsasadarra.Kaian lasaitasun osoz dinosaurioak zeuden gure zain.Euren begiradapean ibili ginen jolasten eta ikasten.

1.ZIKLOKOAK URKIOLAN



1. eta 2. mailakook Urkiolara joan ginen.Azkenengo txango hau guztiz interesgarria izan zen eta primeran pasa genuen! Mari Anbotoko dama izan genuen lagun eta bere munduari buruzko hainbat datu eman zizkigun.

ONDO PASA OPORRETAN!

2. ZIKLOKOAK URKIOLAN.



Kurtso amaierarako txangoa, 1. ziklokoak bezala, Urkiolara joan ginen. Haiek Marirekin disfrutatu zuten eta guk Urkiolako fauna zoragarriarekin. Urkiolako faunari buruzko bideo interesgarri bat ikusi genuen. Gero, ibilaldi polit bat egin genuen animalia pista joku bat egiteko; eta amaitzeko kutxa itxi batean joan ginen eskua sartzen asmatzeko zein animalia aztarna zegoen barruan. Batzuk beldurrak jota zeuden!!
Oso egun polita pasatu genuen kurtsoari agur esateko.

AGUR ETA UDAZ GOZATU!!

2010/06/15

GETXOKO DINOSAURO PARKEA



Ekainaren 9an 1. D1, 1. D2, 2. D eta 5. D mailakook Getxoko Dinosauroak ikustera joan ginen.

2010/06/02

AREITZ SOROA


ATZO, HAUR HEZKUNTZAKO UMEEK TXANGOA EGIN GENUEN GALDAMESERA.

HAN GAUZA ASKO IKASI ETA EGIN GENUEN:

-OGIA PRESTATU

-SAGAR ZUKUA EGIN ETA DASTATU

-ANIMALIEN EZAUGARRIAK, OHITURAK,... EZAGUTU

EGURALDI EDERRA IZAN GENUEN ETA

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!