kaixo lagunok! 3. E mailakoak gara. Andereñoak plastika sesioan artilezko eskumuturrak egiten erakutsi digu. Kostatu egin zaigu, baina, azkenean lortu dugu. Atsedenaldian etorri ahal zarete eta egiten erakutsiko dizuegu.
Ekainaren 8an Guggenheimera joango gara guk egindako lanak ikustera eta bertan prentsa aurrea eta ondoren hamaiketako bat eskainiko digute.
Gure gelara artista bat etorri izan da kurtsoaren zehar artea eta euskera lantzeko.Oso ondo pasatu dugu berarekin,bera Jon deitzen da eta asko ikasi dugu berarekin.
GUGGENHEIMERA JOAN AL ZARETE GUK EGINDAKO LANAK IKUSTERA?
Gaur Lehenengo Hezkuntzako ikasleak SKAra joan dira. Han "EL PRINCIPE IVAN" izeneko ipuina entzun eta ikusi egin dute. Asko gustatu zaiela kontatu digute.
Bihar, Haur Hezkuntzakoek ere, gozatzeko aukera izango dute.Ea haien gustokoa den!!!
Arantza: Gaur berriro beste musikaldi batera! Ene zenbat musiko irtengo diren gure eskolatik!Ondo legoke, ez?
Guztion artean orkesta bat osatuko dugu eta mundua zeharkatuko dugu kontzertuak ematen.